XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Donostia, geiegiz aunditu dek.

Erri aundietan, gauz onik ez dek.

Alakoxea zan gure aitaren beldurra uri aundiengatik.

Igande artako atsaldean, ni Bedayo'ko karrikara joan nintzan.

Eliz-inguru artako bost edo sei etxe aieri, karrika deitzen giñion.

Bizente Mayo tabernariaren seme Joan Kruz ta ni, banaztu ezin gintezkeen lagunak giñan.

Biok, jaiero, bezperak entzun ondoren, pillotan eta dantzan egin gabe, ez giñan onak ezkutuan egoteko.

Beste gazteak ez bezela, gu biok, kastañolak jota egiten gendun dantza.

Garai artan Joan Kruz, Etxekone'ko Erramun Jauregi ta ni, arro xamarrak ibiltzen giñan.

Bedayo'n aurrenengo motots dunak atera giñan: alegia, buruko ille luze dunak.

Gure Joxe Marik, ezin eraman gogorra idukitzen zuen.

Berak, neri onela esaten zidan: - Baserritar mototsdunak, parragarrizko itxura ematen ditek.

Baña, alako itzak etziran sartzen nere belarrietan.

18 urteko adiñean arrotasunik ez duten mutillak, intza gabeko goizean, bareak baño motelagoak atera izan oi dira.